top of page
Festival Portuarte

PortuARTE jaialdia

  Garapen sozialerako sorkuntza artistikoa

Guztion jaialdia

PortuARTE partizipatiboa, doakoa eta kalekoa den jaialdi bat da, mota guztietako publikoari zuzendutako ekintzez beteta ( tailer artistikoak, kafe-hitzaldiak, kaleko ikuskizunak, merkatua kreatiboa…).Bere helburua da artea expresabide moduan ez ezik, parte-hartze sozialerako abagune gisa aurkeztea. Modu honetan, ekintza artistikoen eta arte-hizkuntza ezberdinen bidez (literatura, arte eszenikoak, dantza, performance, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, musika…), herriari, herritarrei eta euren inguruari eragiten dioten arazoak eta kezkak adieraztea du helburu, euren agerikotasunaren mesedetan.

Zu zara artista, 

Zu zara protagonista

Jaialdi honetan elkarte eta talde sozial ezberdinen kooperazioa eta lankidetza funtsezkoa da, hori dela eta, gure ekintzetan parte hartzera gonbidatu ez ezik, elkarte/kolektibo/banako moduan jaialdiko programazioaren barnean ekintza artistiko-sozial propio bat garatzera bultzatzen zaituztegu. Ziur gaude ideia ikusgarriak dituzuela. Programazioan parte hartu nahi baduzu, gurekin kontaktuan jarri.

Gure 1º Edizioa da!

GAI SOZIALAK:

- Feminismoa eta berdintasuna

- Inmigrazioa eta tolerantzia

- Desgaitasuna

- Ingurumen arazoak...  

Lehenengo edizio honekin, artista edota elkarte ezberdinen parte hartzea bilatu nahi dugu, ekintza artistikoen bitartez, hiritarrok artea giza-baliabide moduan bizi ahal izateko. Modu honetan, gure helburura kontzientziak astintzea da, Giza Eskubideetan oinarritutako bizikidetzan lagun lezaketen baloreak sustatuz. Laburbilduz, giza-baloreetan hezitzeko arteak duen boterea aurkeztu nahi dugu.

 Zentzu honetan, artista eta elkarte euskaldun ezberdinekin kontaktuan jarri gara Feminismoa, Ekologismoa, Inmigrazioa, Kaleko artea...eta abar landuko dituzten ekintza artistikoak programatzeko.  Guzti hauek, artea oinarri eta hizkuntza moduan, gai sozial bat landuko dute.

DISZIPLINA ARTISTIKOAK

- Karakterizazioa

- Arte plastikoak

- Música

- Arte eszenikoak eta performance

-  Ikus-entzunezkoak

- Literatura  ...  

Argazkiak
Programazioa

Programazio Orokorra

Apirilak 14 Larunbata

Apirilak 15 Igandea

Ekintza guztiak doakoak dira, ez izan alfer eta animatu zaitez!

Goiz Artemiseroak 11:00 - 14:00 

Publiko guztientzat

Tailer artistiko teatralizatuak artemisa estiloan. Ingurumena arriskuan dago, desberdintasun sozialak eta tolerantzia eza mehatxu bat bihurtu dira... Bakarrik artistek gai izango dira MUNDU BERRI BAT SORTZEKO! Gure akatsetatik ikastera gonbidatzen zaituztegu, artearen bidez mundu hobe eta justu bat lortzeko aldaketa presta dezagun.

Lekua konfirmatzekotan

ÑAM ÑAM ORDUA 

Berriketa-Tailerra Kafe eta artez blai 16:30 - 18:30 

Gazte eta helduentzat

Bazkaldu ostean, lokuluxka bat botatzeko gura dugu... Baina, zentzumen gaindiko esperientzia bat eskaintzen badizugu? Zure burmuina kitzikatu nahi dugu eta kafearekin esnatu! Horretarako, garapen sozialarekiko zein artearekiko konpromezu zuzena duten artista/aditu ezberdinak gonbidatu ditugu, gizartean arteak izan dezakeen boterea erakusteko. Ez duzu bakarrik kafe bat hartuko baizik eta, zure artelan propioarekin irtengo zara.

Lekua konfirmatzekotan

Esku-hartze artistikoak: Artea edonon aurki daiteke! 18:30 - 20:00

Publiko guztientzat

Kalea eskolarik hoberena dela diote, eta guk bat egiten dugu baieztapen honekin. Zer gerta daiteke gure kaleak heziketaren antzeztoki bihurtzen baditugu? Gonbidatutako artistek liluratu ez ezik, zuen aurreiritziak Nerbioi ibaira botatzen lagunduko zaituztete.

Lekua konfirmatzekotan

Ikuskizuna 20:30 - 21:30 

Publiko guztientzat

Oraindik konfirmatu barik daude baina egun guztiak ixteko ikuskizun bat eskainiko da. Dantza, antzerkia, musika... Zer izango da? muajajaja.

Lekua konfirmatzekotan

¡MerkatuART!  11:00etatik 22:00rak arte

Publiko guztientzat

Jaialdi on bat izateko, ezin da faltatu merkatu bat. Bertan, aurkituko dituzue gure merchandising postua bai eta, beste kolektibo/artisten salmenta postuak. Horretaz gain, photocall artistikoak (sari bereziekin) eta ekintza solidarioak egun osoan zehar egongo dira.  Espazio hau artelan batean bihurtu nahi dugu , lagunduko gaituzue?

Hemen bertan, gure Jaialdiko Informazio Gunea aurkituko duzue.

Portugaleteko Merkatua

bottom of page