Kaixo Artemisa!
Hementxe uzten dut nire proposamena Expo Vertigoren deialdian parte hartzeko.
Ikus dezakezuen argazkiak Gabetsi I izena du, eta Gabetsi argazki-seriearen barruan dago. Guztira bost argazkik osatzen dute seriea eta horixe lehen irudia duzue. Izenak dioen bezala, irudiek gabezia edo falta bat erakutsi nahi dute. Hots, berrogeialdi garai honetan nabaritzen direnak; nire ingurukoek eta nik bizi ditugunak, gehienak naturarekin lotuak.
Kasu honetan, gehienok hiri batean bizi gara, non natura, landaredia eskasa den inguruan. Bideko zuhaitzak, bizilagunen balkoien loreak behatzen dituzte gure begiek soilik. Oro har, natural oreka bat eskaintzen digu, nahiz eta ia ikusezina izan usadioan. Horregatik, honako argazkian, kolorez dauden elementuek ez dute gardentasun oparoa.
Beraz, natura elementuekin eta koloreekin orain bizi ditugun gabezia horiek erakusten dira, era leunean. Gainera, ikusleek kitzikaduraren bat izan dezaten interakzioa eskainiko zaio argazkiari, hain zuzen errealitate areagotuarekin. Argazki batzuek, Instagram erabiliz, kolorez dauden elementuak gertutik izango dituzte.
Zergatik? Erakusketetan eta komunitatean komunikazioa eta interakzio eza dago, ez dago feedback bat edota pertsona proaktiboak. Orduan, pixkat esperimentatzeko egin da ideia.
Ez dute argazki guztiek izango, ez, izan ere, atzean orduak eta orduak dituen lana da eta ez da posible. Orduei dagokienez, hona hemen dena zehatz-mehatz jarrita:
Argazki batean egindako orduak:
· Sesioa 2 ordu
· Edizioa 5 ordu
· Interakzioa: Ordu bat eta 30 minutu
· Guztira: 8 ordu eta 30 minutu (egun bateko lanaldi oso bat lan “normal” bat izango balitz).
Orotara, nire proposamenean guztira sartutako orduak 39 ordu eta 30 minutu dira. Beste era batera esanda: egun bat 15 ordu eta 30 minutu.
Eskerrik asko parte hartzeagatik Uxue ! ✨