top of page

Bertigo definizioa: Kanpoko elementuak gure inguruan azkar mugitzen edota gu geu espazioan mugitzen ari garelaren sentsazio engainagarria

Escaleras.jpg

1.

Gure artelanak fisikoki eraskuteko aukera izatea eta gizartearen aurrean guk egiten duguna balorean jartzea.

2.

Informazio gehiago edukitzea laguntzen, ekintzailetza kulturalaren, lan-eskubideen… eta abarren inguruan.

3.

Artista gazteen sare bat sortzea gure artean laguntzeko, esperientziak, ezagutzak eta zalantzak partekatzeko.

Zer da Vértigo programa?

Vértigo programa Portugalete eta inguruko artista gazteentzako laguntza eta ahalduntze zerbitzu bat da, bere lan sektoreak sorrarazten duen bertigoari eta beldurrari elkarrekin aurre egiten ikasteko. Aurten, 2022an, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu du eta Ezkerraldea Gaztedi programaren barruan sartu da.

Vértigo programa 2019. urtetik Portugaleteko Gazte Gelan garatzen da urte osoko ekintzak gauzatuz, artista gazteei bere obra erakusteko, euren sorkuntzei eragin soziala handitzeko, sektore kulturala hobeto ezagut dezaten jakintzak hobetzeko eta profesionalizatu ahal izateko euren eskura duten baliabideak erakusteko aukera ematen dielarik. Azken batean,  artista gazteen arteko sare bat, topagune bat egitea da programaren xedea, esperientziak sortzea, ezagupenak eta zalantzak parteka ditzaten.

Proiektu honetan artista gazteak gara protagonistak. Hartara, komunitate bat eratu nahi dugu zeinetan artistek laguntza izateaz gain, esperientziak eta zalantzak partekatzeko aukera izango duten elkarrekin batera hauei aurre egiten ikasteko xedez. Halaber, gu bezala maite duten horretatik bizitzeko borrokan ari diren beste batzuei laguntzen ahaleginduko gara, bidean osasuna galdu gabe.

Tratamendua

¿Nola gaindituko dugu bertigo hori?

Jausgailu batekin.

Proiektu honetan parte hartzeko era ezberdinak:

1. Harpidetu zaitez gure programaren newsletter-era informazio orokorra eta ekitaldien inguruko informaizo guztia jasotzeko. Lasai egon ez dugu spam bidaliko! Bakarrik gauza interesgarriak!

2. Adi egon eta apuntatu zaitez Portugaleteko Gazte Gelan zure erakusketa propioa antolatzeko irekiko diren deialdietara.

3. Etor zaitez programaren barnean antolatuko diren doako ekitaldietara: zu ahalduntzeko eta zure ezagutzak handitzeko ekitaldiak (ezagutza artistikoak, laboralak, legalak), erakusketen inaugurazioak ... eta abar.

Interesa baduzu eta gai espezifiko bati buruz gehiago jakin nahi baduzu edo proposatu nahi baduzu hitzaldi bat edo erakusketa bat, hemen behean gure IRADOKIZUN BUZOIA aurkituko duzu: programan parte hartzeko beste modu bat.

ERAKUSKETAK

Portugaleteko Gazte Gelan artista gazteek euren obrak erakusteko deialdiak irekiko dira.

Artistekin batera lan egingo da erakusketa bakoitza prestatzeko: erakusketaren elkarrizketaren sorkuntza, artelanen kokapena eta komunikazio plana. Gainera, erakusketak inpaktu gehiago izan dezaten, bakoitzean inaugurazio-ekitaldi bat antolatuko da ekintza ezberdinekin.

 

Zure gustura moldatutako erakusketa bat prestatzen lagunduko zaitugu!

FORMAKUNTZA EKITALDIAK

Urtean zehar artista gazteen kezkak bilduko ditugu eta euren galderak erantzuten saiatuko gara hainbat ekitaldi eta ekintza puntualen bitartez:  hainbat profesionalek gidatutako bai eta beste artista gazteek garatutako hitzaldiak, tailerrak, esperientziak…

 

Ideiaren bat bururatu bazaizu, hemen behean gure IRADOKIZUN BUZOIA aurkituko duzu zure proposamena bidaltzeko.

Iradokizun Buzoia

Utz iezaguzu zure zalantzak, ideiak, proposamenak buzoi honetan ezagutzeko zeintzuk diren zuren beharrak eta honela, bilatzen duzun konponbidea eskaini ahal izateko. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu kafe bat ere hartu dezakegu.

  • Black Facebook Icon
  • Black Instagram Icon

Eskerrik asko, zurekin kontaktuan jarriko gara :)

contacto
bottom of page